Sanjuandegin barrakak muntatu dituzte

Uztarria.eus 2008ko mai. 28a, 12:54

Sanjuandegi auzoan datorren astelehenean ekingo diote festei eta dagoeneko festa usaina hartu du auzoak. Gaur, asteazkena, barraka guztiak muntatuta zeuden epaitegi ondoko aparkalekuan. Astelehenean, ekainak 2, monologoekin hasiko dituzte festak auzotarrek. Horrez gain, era askotako ekimenak antolatu dituzte datorren astelehen eta larunbaterako. Besteak beste, Elvisavuelo, Ezinean eta Emon musika taldeen kontzertuak izango dira larunbatean, ekainak 7. Argazkian, Sanjuandegi auzoan barrakak. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide