Azpeitiar tankera duen irudia

Uztarria.eus 2008ko mai. 10a, 16:11

Bihar (igandea) izango da Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko Herri Urrats festa, Senperen (Lapurdi). 25.a da aurtengoa, eta IƱaki Martinez diseinatzaile grafiko azpeitiarra izan da logoa eta anagrama diseinatu dituena, lehiaketa irabazita. "Irudirako barraskiloa aukeratu nuen, hau poliki baina beti iristen baita bere helburura. Honen bidez Iparraldean euskaren alde lanean 25 urtean egin duten bidea irudikatu nahi nuen", dio Martinezek. Argazkian, kartelarekin. ('Urola Kostako Hitza')

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide