Azpeitiko gazteak, munduari lotuta

Uztarria.eus 2008ko mai. 12a, 14:02

Zaparraie Aisialdi Taldeak antolatuta, 'Run4unity' ekimenean parte hartu zuten azpeitiarrek larunbatean. Plazatik Betharrametako jolas tokiraino ibilbidea osatu ondoren, beste herrialdeetako parte-hartzaileekin internet bidezko lotura egin zuten. DJ festarekin bukatu zuten festa. Argazkian, gazteak plazatik Betharrametarako ibilbidea egiten, larunbatean ('Urola Kostako Hitza'). Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide