Urola Bailarako Argazki Rallyko sari banaketa

Uztarria.eus 2008ko mai. 14a, 14:01

Joan den larunbatean, hilak 10, egin zuten 31. Urola Bailarako Argazki Rallyko sari banaketa ekitaldia Euskal Trenaren Museoko ikusentzunezko gelan. Xabier Segurola hendaiarrak irabazi du aurtengo lehiaketa eta 120 euro eta Azpeitiko eskudela jaso zituen sari gisa. Bigarrena IƱigo Korta azpeitiarra izan zen eta hirugarren geratu zen Txema Fernandez zarauztarra. Argazkian, sarituak garaikurrak eskuan dituztela, larunbatean. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide