ETAren atentatua gaitzesteko elkarretaratzea egin dute

Uztarria.eus 2008ko maiatzaren 15a

ETAk atzo, asteazkena, Legutioko (Araba) Guardia Zibilaren kuartelaren atarian egindako atentatua salatzeko elkarretaratzea egin dute, gaur hainbat herritarrek plazan. 100 kilotik gora zituen bonba-autoa lehertarazi zuen ETAk eta ondorioz, Juan Manuel Piñuel 41 urteko guardia zibila hil eta kuartelean bizi ziren lau lagun zauritu ziren. Eudel-ek deitu ditu kontzentrazio isilak Euskal Autonomi Erkidegoko udaletxeen atarietan. Azpeitikoan EAJko eta EA alderdietako hainbat ordezkari izan dira, besteak beste. Argazkian, 12:00etan plazan egin duten bilkura isila. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide