Azpeitia Uemako kide da ofizialki

Uztarria.eus 2008ko eka. 14a, 16:11

Uema (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) Eguna ospatzen ari dira gaur (larunbata) goizetik Azpeitian, 'Sustraiak galtzen ez utzi, euskarari eutsi' lelopean, eta udaletxean hamarretan hasita egin duten batzarrean ofizialki onartu dute Uemako kide bezala Azpeitia. Baita Atxondo, Otxandio eta Mallabia (Bizkaia) eta Areso (Nafarroa) ere. Argazkian, Ueman sartu diren udaletako ordezkariak eta mankomunitateko arduradunak gaur, Azpeitiko udaletxean, batzarraren ondoren. ('Urola Kostako Hitza') Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide