Emakumeen Futbol Txapelketako lehen golak

Uztarria.eus 2008ko eka. 23a, 12:01

Larunbatean abiatu zuten Emakumeen Futbol Txapelketa. Aurtengoa hirugarren edizioa da eta 16 taldek izena eman dute lehiaketan. Larunbatean jokatu zituzten aurreneko partidak Garmendipeko zelai artifizialean. Hurrengo norgehiagokak datorren larunbatean jokatuko dituzte eta han sailkatzen direnek, uztailaren 5ean final-erdiak eta finalak jokatuko dituzte. Argazkian, Emakumeen Futbol Txapelketako larunbateko partida bat. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide