Sanjuandegin festetan murgilduta

Uztarria.eus 2008ko eka. 5a, 13:15

Sanjuandegi auzoan bete-betean dabiltza festekin. Bihar, ostirala, botako dute festei ofizialki hasiera emango dion txupinazoa baina astean zehar ere ekimenak ez dira falta izan auzoan. Gaur, osteguna, mus txapelketa egingo dute Ongi-Etorri jatetxean, 21:00etan hasita. Bihar, berriz, saloiko dantzen emanaldia izango da eta larunbatean, hainbat ekitaldiren artean, bertso saioa eta musika kontzertuak eskainiko dituzte. Argazkian, joan den astelehenean, Sanjuandegiko Atseden tabernan J.M. Karrerek eskaini zuen monologoa (Sanjuandegiko Festa Batzordea). Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide