'Berria'-ren bost urteak ospatzeko eskualdeko ekitaldia

Uztarria.eus 2008ko ekainaren 5a

'Berria' egunkariak bost urte beteko ditu ekainaren 21ean, eta urteurrena ospatzeko Urola Kosta mailako ekitaldia egin zuten atzo (asteazkena) gauean Zarautzen. 'Berria'-k eskerrak eman zizkien herritarrei eta eragileei 2003an Espainiako Estatuak 'Egunkaria' itxi zuenean emandako laguntzagatik eta egindako lanagatik. Atzoko ekitaldian izan ziren azpeitiarrak ere: Imanol Lazkano bertsolaria, Laxaro Azkune kazetaria... Argazkian, Martxelo Otamendi 'Berria'-ko zuzendaria, atzo. ('Urola Kostako Hitza'). Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide