Konposta egiteko materiala jasotzeko azken eguna larunbata

Uztarria.eus 2008ko eka. 6a, 14:42

Atzo, osteguna, abiatu ziren gai organikoak bildu eta konposta egin nahi duten herritarrei informazioa eta materiala banatzeko saioak. Larunbata izango da materiala jasotzeko azken eguna. Enparan Dorretxeko lehen solairuko bilera gelan ari dira banatzen materiala. Gaur, arratsaldean, ere 16:00retatik 19:00etara bitartean horretarako aukera izango da, baina baita bihar 09:30etik 13:00etarako tartean ere. Argazkian, etxean gai organikoak biltzeko herritarrei banatzen ari diren edukiontziak. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide