Urrezko Odol Tanta eman diote Azpeitiko herriari

Uztarria.eus 2008ko eka. 9a, 12:20

Gipuzkoako Odol Emaileak Gipuzkoako Odol Emaileek 33 herriri Urrezko Odol Tanta eman diote. Ostiralean Azpeitiko herriari eman zioten, mila biztanletik 50 odol emate izatera iritsi delako. Iaz, Azpeitian 1.041 aldiz eman zuten odola, "batez beste odola emateko deialdi bakoitzean 80 herritarrek eman zuten odola. 2006 urteko kopurua gainditu genuen", zioen Odol Emaileen elkarteko Pedro Bereziartuak. Aurten, orain arteko odola emateko hitzorduetan iazko kopurua gainditu dute. Azpeitiko Odol Emaileen nahia jende gaztea odola ematera joatea da. Argazkian, IƱaki Errazkin alkatea (erdian) Urrezko Odol Tantarekin eta Odol Emaileetako Pedro Bereziartua (ezkerrean) eta Ramon Etxeberria (eskubian).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide