Sami herriko emakumeen begirada

Uztarria.eus 2008ko uzt. 11a, 14:49

Atzo osteguna, uztailaren 17an, emakume Samiak izan ziren hitzaldia ematen Aitonenan. Soineko koloretsu tipikoak jantzita etorri ziren eta kantuan hasi zuten emanaldia. Artikoko jatorria duen herri hau Finlandia, Suedia, Norvegia eta Errusiako lurretan banatuta dago. Beraien kultura, bizimodua, erlijioa eta abar ezagutzeko parada polita izan zen. Eguneroko bizian dituzten arazo eta desafioez hitzegin zuten eta munduko indigenen elkar hartzearen aldeko aldarria egin zuten. Argazkian, hitzaldiko une bat.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide