Azpeitiko epaitegi berria egiteko lanak joan den urteko otsailean hasi zituzten. Aurreikuspenen arabera, hemezortzi hilabeteko epea jarri zuten egoitza berria eraikitzeko. Kontuak aterata, uztailean bukatuta beharko zuten lanek. Dagoeneko altxatu dute eraikin berria eta hiru koloretan pintatu diote fatxada. Lanek 2,7 milioi euro inguruko aurrekontua dute. Eraikin berria egin bitartean, eskualdeko epaitegiak Izarraitz pilotalekuko lehen bi solairuetan du egoitza. Argazkian, epaitegiko lanak. Informazio gehiago