'Go!azen' filma grabatzen hasi dira

Uztarria.eus 2008ko uzt. 21a, 10:29

Pausoka eta Euskal Telebista hasi dira Go!azen euskarazko film musikala grabatzen, Esklabetako komentuan. Lau astetan zehar grabatuko dituzte filmeko eszenak eta, aurreratu dutenez, udazkenean emango dute filma telebistaz. Ramon Agirre eta Mikel Losada aktore profesionalez gain, zortzi gazte dira filmeko aktore nagusiak, horien artean, Beñat protagonistaren papera beteko duen Iñigo Azpitarte zarauztarra. Argazkian, 'Go!azen' filman parte hartzen ari diren gazteak ('Urola Kostako Hitza').

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide