Pilotalekuan, zezen-plaza txikia

Uztarria.eus 2008ko uzt. 21a, 10:35

Santiago kaleko edo pilotalekuko autoen aparkalekuan hasi dira saninazioetarako zezen-plaza txikia muntatzen. Lurrean zuloak egin eta sokamuturrean jartzen diren bezalako hesiekin inguratu dute aparkalekua udal langileak. Zezen Beltz elkarteak saninazioetan antolatu dituen entzierro txikiak bukatuko dira zezen-plaza txiki horretan. Gainera, leku horretan San Inazio bezperan eta San Inazio bigarrenean zezenekin jolasak antolatu dituzte, 18:00etan. Argazkian, Santiago kalean muntatu duten zezen-plaza txikia. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide