Euskaltegirako ikasle bila

Uztarria.eus 2008ko irailaren 25a

Sheriff-a ibili zen atzo herriko kaleetan. Udal euskaltegiak dituzten beste herrietan bezala, Azpeitiko euskaltegiak ere horrela iragarri nahi izan zuen matrikulazio epea zabalik dagoela jadanik. Goiz eta arratsaldez ibili zen sheriff-a euskaltegira ikasleak erakartzeko helburuarekin. Argazkian,sheriff-a Perez Arregi Plazatxoan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide