Irisgarritasuna hobetzen ari dira

Uztarria.eus 2008ko irailaren 8a

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko jolaslekuan lanean ari dira egunotan. Eskailerak zeuden tokian malda jarri dute, oztopoak kendu eta irisgarritasuna hobetzeko asmoz. Gainera, beheko haur parkea goiko jolaslekura pasatu dute. Bertan, saskibaloiko bi kantxa ere jarri dituzte. Argazkian, ikastetxeko lanak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide