Gotzon Garate Loiolan ehortzi dute

Uztarria.eus 2008ko urr. 10a, 18:31

Gotzon Garate ehortzi zuten atzo (osteguna) Loiolako Jesulagunen hilerrian. Hainbat ezagun elkartu zen azken agurra emateko. Asteazkenean hil zen idazle eta euskaltzalea (Elgoibar, 1934), Bilbon. Deustuan egin zuten atzo haren aldeko hileta elizkizuna. Azpeitiarekin izan zuen loturarik Garatek. Argazkian, Loiolako atzoko une bat. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide