Etiopiako umezurtzei laguntzeko

Uztarria.eus 2008ko aza. 15a, 14:26

Gaur (larunbata), udaletxe azpian Jangela Solidariaren aldeko diru bilketa egin dute. Bertan bildutako dirua Etiopiara bideratuko dute, Wruko herrira. Euren helburua hurrengo bost urtetan bostehun umezurtzi elikadura gastuak bermatzea da eta bostgarren urtetik aurrera proiektu honen sostengua lortzea partikularren diru laguntzen bidez. Diru bilketa, Deustoko Unibertsitateko enpresa zientzietako ikasleak ari dira egiten Medicus Mundi eta Jangela Solidariarekin batera. Argazkian, ikasleak udaletxe azpian jarri duten postuan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide