Kirol zuzendari gazteei zuzendutako ikastaroa

Uztarria.eus 2008ko aza. 21a, 10:50

Kirolartek kirol zuzendari gazteei zuzendutako ikastaroa antolatu du. Gaur, ostirala, ikastaroko bigarren saioa izango da, Sindikatu Zaharrean. Klaseak Urola Kostan kirol taldeetan edota elkarteetan lanean ari diren 18 urtetik 30 urtera bitarteko gazteei zuzenduta daude. Gaurko saioa 18:00etan hasiko da eta Iraurgi Saskibaloi Elkarteko Josu Luis Zubizarreta 'Xubi' ariko da hizlari. Ondoren, Zarautz Kirol Elkarteko Esteban Collantesek eta Txumai Fernandezek hitz egingo dute. 20:00etan Julian Gomez Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuetako programa buruak eta Ainhoa Unamuno Mondragon Unibertsitateko ordezkariak emango dute ikastaroa. Argazkian, ikasleak joan den astean emandako ikastaroan. ('Urola Kostako Hitza') Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide