Hiru antzezlan asteburuan

Uztarria.eus 2008ko aza. 7a, 12:20

XXVI. Euskal Antzerki Topaketen baitan, hiru antzezlan ikusteko aukera izango da asteburuan, Izarraitz pilotalekuan. Gaur, ostirala, Agerre Teatroak 'Putzuak lehortzen' antzezlana egingo du, 21:30ean. Garbi Losadak zuzendutako lana da eta aktore gisa Maite Agirre, Ander Lipus, Ines Martinez Iturrate eta Joseba Usabiaga ariko dira.Bihar, larunbata, Maskaradaren 'Ohean' ikusteko aukera egongo da, hau ere 21:30ean. Carlos Panerak zuzendutakoa da, eta Aitor Beltran eta Matxalen De Pedro dira antzezleak. Igandean, haurrei eta helduei zuzendutako antzerkia ikusteko aukera izango da Izarraitzen, 18:00etan. Paraiso Teatroak 'Bremengo Musikariak' antzezlana egingo du. Zuzendaria Tomas Fernandez Alonso da eta aktoreak Eriz Alberdi, David Errasti, Leire Olaran eta Inaxio Tolosa dira. Argazkian, 'Bremengo musikariak' antzezlana. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide