Iraurgi saskibaloiko infantil mailako nesken eta mutilen taldeek, Bartzelonako Safa Claror saskibaloi taldeak antolatzen duen saskibaloi txapelketan hartu dute parte. Neskak, txapelketa irabaztea lortu zuten, Zaragozako Stadium Casablancari gailendu eta gero. Txapelarekin batera, nesken txapelketako jokalari onenaren saria, Iraurgi S.B. ko Maren Loiolak lortu zuen.