Azpeitiko Bilgune Feministak deituta, 'Emakumeon kontrako indarkeriari aurre hartu!' lelopean elkarretaratzea egin zuten atzo (asteartea), Clara Rangelen hilketa salatzeko. Astelehenean, bikotekideak labankadakaz hil zuen Rangel, Errenterian. 60 bat pertsona bildu ziren Azpeitiko plazan. Argazkian, elkarretaratzeko une bat.