Auto berri bat dute suhiltzaileek

Uztarria.eus 2008ko abe. 11a, 10:14

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Azpeitiko suhiltzaile etxeak atzotik ibilgailu berri bat du, "hainbat zerbitzu eta arrisku egoerari erantzuteko". Lur orotako ibilgailua da, eta elurteetan bigarren mailako eta landa eremuetako errepideak irekitzeko balioko du, baita iristeko zailak diren lekuetatik zauritutako pertsonak ateratzeko ere. Atzo eguerdian jaso zuen suhiltzaile etxeetako arduradunek auto berria Edurne Egaña lehendakaritzako diputatuaren eskutik. Argazkian, Azpeitiko ordezkaria eta Egaña, atzean autoak dituztela.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide