Elosiagako festak hasiko dira bihar, larunbata

Uztarria.eus 2008ko abe. 12a, 12:09

Bihar (larunbata) Santa Luzia eguna, hasiera emango diote Elosiagako festei. Goizeko hamarretan hasiko da festa giroa, suziria eta kanpaien errepikarekin. Ondoren, 11:00etan, Meza Nagusia egingo dute eta bertan Jose Maria Altuna 'Moxorro' tenorea eta Jose Luis Frantzesena organojoleak hartuko dute parte. Meza bukatutakoan, Saioa eta Aitziber trikitilariak girotutako hamaiketakoa egingo dute. Eguardian kirolaren txanda izango da eta Biurri eta Flores aizkolariek emanaldia eskainiko dute. 14:00etan AƱota Sagardotegian bazkaria egingo dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide