'Hitza'-ren 0 zenbakitik bost urte

Uztarria.eus 2009ko urt. 17a, 12:01

Gaur (urtarrilak 17) bost urte banatu zuen 'Urola Kostako Hitza' euskarazko egunkariak 0 zenbakia, herritarrek jakin zezaten nolako produktua eta proiektua zen. 2004ko otsailaren 20an atera zuen 1. zenbakia, eta hor segitzen du, behin ere baino irakurle gehiagorekin (23.000 egunero), azterketa ofizialek esan berri duten bezala. Uztarria Komunikazio Taldea 'Hitza'-ko sortzaileetakoa eta bazkideetakoa. Argazkian, azpeitiar batzuk 0 zenbakiarekin 2004ko urtarrilaren 17an. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide