Alex Etxeberria zortzigarren EAJtik Gipuzkoan

Uztarria.eus 2009ko urt. 24a, 19:46

Alex Etxeberria Azpeitiko EAJko presidente ohia hautagai izango da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, Gipuzkoan, EAJtik. Zortzigarren lekuan, hain zuzen. Gaur (larunbata) egin dute zerrendaren aurkezpena, Zarautzen. Duela lau urte EArekin koalizioan aurkeztu zen EAJ eta hamar parlamentari lortu zituzten Gipuzkoatik: sei EAJkoak eta lau EAkoak. Argazkian, Etxeberria eskubian, Joseba Egibar zerrendaburuarekin eta Maria Eugenia Arrizabalaga hirugarrenarekin, gaur. ('Urola Kostako Hitza') Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide