Sokamutilen bilkura

Uztarria.eus 2009ko ots. 14a, 17:47

Sokamutil dabiltzanak eta ibilitakoak bildu dira gaur, otsailak 14, Loiola Hotelean bazkaltzeko. Bakarren batzuk falta izan arren ia 40 lagun bildu dira. Lepoko zapi gorriak ere estreinatu dituzte mutilek, herriko armarri eta guzti. Aurreneko aldia da horrelako bazkari bat antolatzen dutela. Sokamutilekin batera, Udaleko Festa batzordeburua eta izandakoak ere bildu dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide