Hileko hirugarren egunez, Uriaren aldeko elkarretaratzea

Uztarria.eus 2009ko ots. 3a, 14:48

Bi hilabete igaro dira ETAk Inazio Uria enpresaburua hil zuenetik. Uriaren kontrako hilketa ez ahazteko, hildakoaren sendiak hemendik aurrera hilaren hirugarren egunean elkartzeko erabakia hartu du. Gaur, otsailak 3, Loiolan bildu dira Inazio Uriaren senide eta lagunak, 13:00etan (argazkian). ETAk Inazio Uriaren hilketa bere gain hartu zuenetik egiten duten lehen elkarretaratzea izan da gaurkoa. Han izan dira, senideez gain, Nuria Lopez de Gereñu Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburua, Rafaela Romero Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea eta Eduardo Zubiaurre Adegiko burua, besteak beste. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide