Urola Ikastolakoak, eskolarteko ACBn Iparraldeko txapeldun

Uztarria.eus 2009ko mar. 3a, 10:33

Saskibaloiko Eskolarteko ACB ligan, Iparraldeko Txapelketako finala jokatu zuten ostiral arratsaldean Azpeitiko Kiroldegian Gipuzkoako txapeldun Urola Ikastolak eta Arabako txapeldun San Viator taldeak. Erraz irabazi zuen Azpeitiko saskibaloi taldeak, 79-31 emaitzarekin amaitu baitzuten partida. Orain Eskolarteko ACB ligako Lauko Finala jokatuko dute Urola Ikastolakoek, Madrilen (Espainia). Argazkian, Urola Ikastolakoak, elastiko beltzekin, ostiraleko partidan. ('Urola Kostako Hitza') Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide