13 egun eta gero, Etxeberriak gose greban jarraitzen du

Uztarria.eus 2009ko martxoaren 17a

Xabier Etxeberria azpeitiar presoak Espainiaratzeko arriskuan dela salatzeko gose grebarekin jarraitzen du Mureten (Frantzia). Joan den ostiralean, herrikideari elkartasuna adierazteko eta haren egoera salatzeko elkarretaratzea egin zuten ehun bat lagunek; Azpeitiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deitu zuen bilkura. Asteazkenerako beste bilkura bat deitu dute, Azpeitiko anbulatorio aurrean, 19:30ean. Argazkian, ostiralean Etxeberriari elkartasuna adierazteko egindako elkarretaratzea. ('Urola Kostako Hitza') Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide