Mureten, Xabier Etxeberria presoari elkartasuna adieraztera

Uztarria.eus 2009ko mar. 20a, 11:19

Azpeitiko hainbat lagun Mureteko (Frantzia) espetxera joan dira gaur (osteguna), Xabier Etxeberria 'Txapi' azpeitiar presoari elkartasuna adieraztera. Honi hilaren 31n bukatuko zaio Frantzian jarritako kartzela zigorra eta Espainiaratua izateko arriskua dauka. Horren aurka egiteko, gose greban dago martxoaren 3tik. Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren ustez, presoak torturatua izateko arriskua du. 2003an atxilotu zuten, Frantzian, ETAko kidea zelakoan. Argazkian, azpeitiarrak gaur, Mureteko kartzela aurrean. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide