Arrantza denboraldia zabaldu dute

Uztarria.eus 2009ko mar. 24a, 10:22

Joan den igandean arrantza denboraldia zabaldu zen. Ollagorra elkartetik adierazi dutenez, "aurten ere saiatu gara Ibai-Ederreko hilgabeko arrantza eremuaren mugak aldatzen, baina diputazioak hauek ez aldatzea erabaki dute. Berriro ere,Ibai-Ederren eta bai Urolan hilgabeko arrantza eremuak izango ditugu". Bestalde, Ollagorritik gogoratu dute arrantzaleko harrapatu daitekeen amuarrain kopurua hirukoa izango dela eta "22 zentimetroko neurria izan beharko du gutxienez eta gehienez 35 zentimetrokoa". Urola ibaian, Loiolatik hasi eta Okerko zubiraino doan zatian, amuarrainak askatu zituzten Ollagorra elkarteko kideek (argazkian).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide