Topagunearen irudi berria

Uztarria.eus 2009ko mar. 25a, 10:45

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak haren Zuzendaritza Batzordeak azken urtean egindako hausnarketaren emaitza aurkeztu zuen astelehenean. Hausnarketokin batera, Topagunearen erakunde irudi berritua eta Euskara Elkarteen bazkide txartel bateratua ere aurkeztu zituzten. Euskararen normalizazioa helburu harturik, Federazioaren Zuzendaritza Batzordeak "garapenaren oinarria euskaldunon hizkuntza komunitatea trinkotu eta zabaltzean jarri" duela azaldu zuen Jasone Mendizabal zuzendariak. Topagunea Euskara Elkarteen Federazioan 104 elkarte daude gaur egun, eta horietako bat Uztarria da. Argazkian, Topagunearen irudi berria. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide