Elorza garaile Zegamako proban

Uztarria.eus 2009ko mar. 25a, 12:26

Joan den larunbatean Zegaman jokatu zen XXV. Elkartu Nahi proban Lan Mobeleko Mikel Elorza jubenik mailako txirrindulari azpeitiarra zen garaile (argazkian). Ondorengoei ateratako aldea zela-eta helmugan besoak altxatzeko aukera ere izan zuen azpeitiarrak. Haren atzetik sartu ziren, 4 segundora, Bruesako Ibai Daboz eta Pirenees Atlantiq taldeko Damien Garcia. Lan Mobeleko Imanol Arizmendi, Mikel Madinabeitia eta Aritz Elustondo 11, 17 eta 18. postuetan gelditu ziren hurrenez hurren. ('Urola Kostako Hitza')

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide