Jon Orbegozo eta Mikel Perez irabazle tenisean Azkoitian

Uztarria.eus 2009ko mar. 4a, 20:07

Azkoitiko IX. Udazkeneko Tenis Txapelketan bi azpeitiar izan dira irabazleen artean: Jon Orbegozo banaka eta Mikel Perez binaka (Jorge Aranes bergararrarekin). Igandean jokatu zituzten finalak. Orbegozok 3-6, 6-3 eta 6-2 hartu zuen mendean Alejo Azkue. Perez-Aranesek 6-4 eta 7-5 Abel Hernandez-Gorka Merino. Argazkian, Orbegozo ezkerretik bosgarrena eta Perez zazpigarrena, oroigarriekin. ('Urola Kostako Hitza') Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide