Ondo gosaltzen ikasten

Uztarria.eus 2009ko mar. 6a, 12:17

Gaur, ostirala, Iraurgi Ikastetxeko 5. mailako ikasleek Bihotz Bizi elkarteak antolaturiko gosari osasungarria programan parte hartu dute. 'Ondo gosaltzeko 10 minutu nahiko dira' lelopean, gosariak osasunean duen garrantzia ikasi dute. Ikasleek gaiari buruzko bideo bat ikusi eta ondoren ikastetxeko jangelan gosaldu dute. Hauek izan dira gosariko osagaiak: esnea, kakaoa, indioilarra, fruta, ogia eta olioa. Gosaldu ondoren ikasle bakoitzak ekintza honen balorazioa egin du. Argazkian, 5. mailako ikasleak gosaltzen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide