Familia fededunen topaketa Loiolan

Uztarria.eus 2009ko mar. 9a, 10:48

Donostiako gotzain Joan Maria Uriarte Loiolan izan zen atzo, familia fededun kristauek egin zuten topaketan. 'Fedea familian bizitzera deituak' izenburua zeraman jardunaldiaren baitan hitzaldia, merienda eta meza izan ziren Loiolako Basilika inguruan. Gainera, umeentzako ekimenak ere antolatu zituzten Parrokiako Zaparraye taldeko begiraleek. Argazkian, familia fededunen topaketako une bat.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide