Mendizaleen ahalegina eta saria

Uztarria.eus 2009ko mar. 12a, 12:13

Lagun Onak Mendi Bazkunako lagunek egun pasa egin zuten larunbatean. Aritxuletik Larregainera doan zeharkaldia egin zuten. Azpeititik autobusez Aritxulera heldu ondoren, Bindaitzeko tontorra igo zuten. Gero, Artikutzako bidera atera ziren eta Munanier mendia igo zuten. Zaria mendian egin zuten hamaiketakoa eta ondoren, Alduran mendia igota amaitu zuten goizeko tontor zerrenda. Larregaineko sagardotegian bazkaldu zuten guztiek, hilberri den elkarteko lehendakari Aritz Odriozola gogoan zutela. Argazkian, zeharkaldiko une bat. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide