Hitzarmena negoziatzeko eskean

Uztarria.eus 2009ko mar. 13a, 10:58

Gipuzkoako adinekoen egoitzatako langileek lan hitzarmenik ez dutela salatzeko eta lan hitzarmen bat negoziatzeko eskatuz ekindako mobilizazioekin jarraitzen dute eta egun hauetan ordubeteko lanuzteak egiten ari dira. Gaur ere langileak egoitzen atarietan bilduko dira protesta egiteko, 10:00etatik 11:00etara bitartean. Goiko argazkian atzo Azpeitiko San Martin egoitzako langileek egindako elkarretaratzea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide