Urbitarten beste hilabete iraungo dute lanek

Uztarria.eus 2009ko api. 1a, 13:23

Urbitarte auzoan egiten ari diren lanak (argazkian) bukatzeko beste hilabete bat beharko duela azaldu du Udalak. Lan horietan, Sanjuandegiko Urbitarten espaloia berritu eta igerileku paretik epaitegira bitartean bidegorria egin dituzte. Orain, Urbitarte eta Euskal Herria auzoen arteko bidegurutzea eraberritzen ari dira. Bitartean, auzo horietako uren hodiak-eta berriak jarriko dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide