Dispertsioaren Aurkako Birari harrera

Uztarria.eus 2009ko api. 15a, 15:09

Euskal presoei ezartzen dieten sakabanaketa politikak 20 urte bete ditu aurten eta, horren harira, Etxeratek Dispertsioaren Aurkako Birari ekin zion atzo (asteartea), Eskoriatzan. Gaur (asteazkena) iritsi dira birako kideak Azpeitira. 12:30ean egin diete harrera, Perez Arregi plazatxoan (argazkian).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide