Korrika 16 iritsi da Azpeitira

Uztarria.eus 2009ko api. 3a, 13:24

Martxoaren 26an Tuteratik irten ondoren, atzo (osteguna) iritsi zen Korrika 16 Azpeitira. Ehunka herritarrek hartu zuten parte euskaren aldeko lasterketan eta Azpeitia euskaraz bizi nahi dutenen herria dela erakutsi zuten. Gaztetxoak izan ziren korrika egin zuten lehenak, 16:15ean abiatu zen korrika txikian. Gaueko 8:45ak aldera, berriz, helduek hartu zuten lekukoa. Korrikak omenaldia egin nahi izan zion herenegun hil zen Joxe Lizaso bertsolariari; Erniarraitz Bertso Elkartearen lekukoa BeƱat Lizaso Joxeren bilobak eraman zuen (argazkian) eta Jokin Urangak Lizasori bertsoa eskaini zion Korrikako furgonetara igota. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide