Herriko igerilariak, bikain

Uztarria.eus 2009ko api. 3a, 19:15

Joan den astebukaeran, Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak Oñatin izan ziren benjamin eta 98ko alebinen lehiaketan. Bertan, Azkoitia, Eibar, Legazpi, Elgoibar, Bergara eta Oñatiko igerilariekin lehiatu ziren oso emaitza onak lortuz. Bestalde, igandean, martxoak 29, Gipuzkoako Neguko I Saria jokatu zen Azpeitian. Bertan, Gipuzkoa osotik etorritako hamaika urtetik gorako igerilariek hartu zuten parte. Azpeitiarrak guztira hiru garaikur lortu zituzten. Argazkian, Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak, beraien garaikurrekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide