Lan Mobelentzat taldekako lehen postua, Debako proban

Uztarria.eus 2009ko api. 6a, 14:22

XXXVI Amaika Bat Deba Saria egin dute aste bukaeran. Azetxe taldeko Unai Intziartek irabazi zuen proba, baina taldekako sailkapenean Lan Mobelek lortu zuen lehenengo postua. Irteeratik 69 txirrindularik irten ziren; horietatik 39 bukatu zuten proba. Lan Mobel taldeko Mikel Elorzak, Jakes Goenagak eta Markos Zalbidiak laugarren, seigarren eta zortzigarren postuak lortu zituzten, hurrenez hurren. Goenagak, gainera, mendiko saria irabazi zuen. Argazkian, Lan Mobel taldeko Mikel Elorza eta Markos Zalbidia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide