Doris Benegas ere bai...

Uztarria.eus 2009ko mai. 16a, 14:56

Espainiako Auzitegi Gorenak gaur (larunbata) baliogabe utzi du Iniziatiba Internazionalista Europako Parlamenturako hauteskundeetarako hautagaitza, Batasunarekin lotura duelakoan. Doris Benegas (argazkian) da bertako bigarren zerrendakidea. 2000n Izquierda Castellana alderdi politikoaren sortzaileetakoa izan zen, eta militantea izaten segitzen du. Sozialistak dira eta errepublikanoak. Joan den martxoaren 15ean Azpeitian izan zen Benegas, Angel Otaegi eta Juan Paredes 'Txiki'-ri buruzko mahainguruan. Bistan da: Espainiako Justiziak Euskal Herritik landa ere bota du legez kanporatzearen sarea. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide