Euskal presoen argazkiak kendu dituzte

Uztarria.eus 2009ko mai. 19a, 11:51

Beste hainbat herritan bezala, Ertzainek Azpeitiko etxe bateko horman itsatsita zeuden euskal presoen argazkiak kendu zituzten joan den ostiralean (argazkian). Amnistiaren Aldeko Mugimenduak hori salatu nahi izan du eta "Euskal Preso Politikoen argazkien aurka ematen ari den errepresioari elkartasun eta argazki gehiagorekin erantzuteko" deia egin du. www.askatu.org webgunean Azpeitiko gertaeren bideoa ikus daiteke. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide