Ariel Dorfman idazlearen 'Herioa eta dontzeila' antzezlanaren euskarazko bertsioa ikusi eta entzuteko aukera izan zuten asteazken gauean Betharram Aretora gerturatu zirenek. Ramon Agirre, Itziar Ituño eta Asier Sota aktoreek egin zuten irakurketa dramatizatua (argazkian). Orkatz kultur elkarteak antolatutako emanaldira 40 lagun inguru joan ziren.