Abortatzeko eskubidearen alde

Uztarria.eus 2009ko mai. 25a, 11:20

Bilgune Feministak deituta, abortatzeko eskubidearen alde salaketa ekimena egin zuten larunbatean Loiolako basilikaren atarian (argazkian). Antzerkia baliatuz, emakumeek haurdunaldia eteteko duten eskubidea aldarrikatu zuten: "Gurea da gorputza, beraz, gurea da erabakia". Izan ere, "emakumeon zapalkuntza sustatzen duten erakundeek zein alderki politikoek ezin dute gorputzaren eta bizitzaren gaineko erabakirik hartu". Sexualitatea askatasunez bizitzeko dei egin zuten, "ugalketatik berezituta; amatasunaren inguruko erabakia gurea da soilik".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide