Banderen gerra

Uztarria.eus 2009ko maiatzaren 13a

Athleticek eta Bartzelonak gaur (maiatzak 13) Valentzian jokatuko duten futboleko Espainiako Errege Koparen finalak zalapartarik sortu ez duela, ezin esan. Bilbo eta Bizkaia aspalditik zuri-gorriz jantzita daudela jakina da; Kataluniatik, berri gutxiago iritsi da. Final horren eta bi taldeen ikurren oihartzuna hedatuz joan da, nonbait, eta Azpeitian ere pasioz biziko dute gaurkoa. Argazkiko etxepean, bai behintzat! Onenak irabaz dezala… ezta?

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide